lunes, 17 de mayo de 2010

Sare sozialak

Sare sozialak, web bidezko topaguneak dira eta betidanik modan egon dira. Bakoitzak bere profila izaten du, datu pertsonalak eta izandako zaletasunak aipatuz. Sarea arrakasta izatekotan, mundu osoko milaka lagun apuntatzen dira eta abiadura bizian zabaltzen ari dira. Beraz, modu errazean lagun taldeak sortzen dira, harremanetarako bide berria da eta.
Sozializazioa ahalbidetzen duten fenomeno hauek, tresna erabilgarriak izan daitezke erabilera egokia ematen bazaie. Horretarako, hezitzaileek eta gurasoek hauek ezagutzea beharrezkoa da. Hezkuntza garai berrietara egokitu behar da, ikasleei sare sozialak klasean debekatuz, ez dute ezer lortuko. Gainera, sare sozialei esker, ikaskuntza elkarlanean egin daitezke, komunikazioa errazten duelako. Hortaz, irakasleek sare hauetara hurbiltzen badira eta ikasleei modu egokian erabiltzen erakusten badiete, ikaskuntza prozesua hobetzeko aukera dago.
Aldeko eta kontrako iritziak sortu dira sare sozialen inguruan, hauek nork sortu dituen ez jakiteak arazoak dakar.
Normalean, enpresa handiak dira sare sozialen atzetik daudenak. Gaur egun, ezagunenak honako hauek dira: Tuenti, Facebook, Myspace, Twitter…
Aldeko argudioak bezala, sozializazioaren bultzapena eta kooperazioa edo elkarlana aipatu ditzakegu. Sare sozialak, interesgarriak dira, batez ere, gazteontzat. Horietan, posta elektronikoa, bideoak, argazkiak, solasgunea, etab. aurki ditzakezu.
Beste alde batetik, ordea, datuen pribatutasuna eskasa da. Kontu handiz ibili behar da gai honekin, sare hauetan lagunak egitea nahiko erraza da, baina ondo aztertu behar da nor dagoen ordenagailuaren atzetik. Honetaz aparte, erraz irten daitezkeela leku hauetatik esan beharra dago, hala ere, iraganean sartutako datu guztiak bertan geratzen dira, datu horiek kentzea ezinezkoa da eta.
Azkenik, esan beharrik ez dago, sare sozialen erabilera egokia bultzatzea onuragarria dela bai hezkuntzarako, bai gizarterako.

Gai honi buruzko informazio gehiago web orrialde honetan aurki dezakezue:
http://paperekoa.berria.info/agenda/2009-11-22/033/006/%C2%ABSare_sozialak_erabiltzen_ikasten_badugu_arriskuak_murriztuko_dira%C2%BB.htm


No hay comentarios:

Publicar un comentario