viernes, 21 de mayo de 2010

Birziklapenaren jokoa

Kaixo lagunak!
Scratch programa erabiliz birziklapenaren gaiaren inguruko jolas bat egin dugu. Bertan zabor eta ontzi desberdinak daude eta haurrak asmatu behar du non bota zabor mota bakoitza. Jolas honekin ikasleek zabor inguruko gauza asko ikas dezake. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Conoce más sobre este proyecto

miércoles, 19 de mayo de 2010

Mindomo

Gure mindomo honetan animali moten inguruko eskema bat egin dugu. Bertan ikus daiteke animal ornodun eta ornogabeen azalpena eta beraien barruan dauden animali taldeak (ezaugarri eta adibidekin). Ikusi nahi ez gero klikatu hemen.

martes, 18 de mayo de 2010

Teknologien Influentzia Heziketan

Denbora aurrera joan ahala, hainbat aldaketa ema dira gure gizartean (telebista, telefonoak,...). Baina inportanteena izan da teknologiaren influentzia gaur egungo heziketan.

Teknologia beti eragina izan du haurren heziketan, baina orain bere indarra handiagoa eta nabarmenagoa da. Horregatik hainbestetan aipatu egin da eskolak bere Kurrikuluma moldatu behar duela teknologi berriak bertan sartzeko.

Gure ustez, teknologiaren influentzia heziketan positiboa izango da. Argi dago teknologiak aldaketa handia dakarrela. Horietako bat da irakasleek ez direla izango hezitzaileak, baizik eta hotsemaileak izango dira. Eta horren ondorioz irakasleek beldur daude beraien existentziaren desagerpenarekin. Baina ez da horrela. Denok dakigun bezala, ikasteko erarik hoberena da ikasleek arazoak, konponbideak,... hau da, gatazkak beraien bakarrik konpontzen uztea. Suertatzen dena da norbait bere alboan egon behar dena laguntzeko bidetik galtzen baldin bada. Eta hori izango da irakasleen eginbidea, lana teknologia martxan jartzean eskoletan. Beraz, neurri handi batean, irakasleek hezituko dute ikasleek, aldatuko dena da irakasteko era soilik.

Azken finean, argi dagoena da Kurrikulum-a moldatu behar dela teknologia bertan sartzeko gizarteak eskatzen dugulako. Baina gure ustez, ez da soilik hori aldatu behar, baita ere familiaren ikuspegi teknologien inguruan. Baina hau beste gai bat da.

Gai honi buruz informazio gehiago lortu nahi ez gero joan
http://edutainmentspa.wordpress.com/2006/11/09/nuevas-tecnologias-para-el-aprendizaje/

lunes, 17 de mayo de 2010

Sare sozialak

Sare sozialak, web bidezko topaguneak dira eta betidanik modan egon dira. Bakoitzak bere profila izaten du, datu pertsonalak eta izandako zaletasunak aipatuz. Sarea arrakasta izatekotan, mundu osoko milaka lagun apuntatzen dira eta abiadura bizian zabaltzen ari dira. Beraz, modu errazean lagun taldeak sortzen dira, harremanetarako bide berria da eta.
Sozializazioa ahalbidetzen duten fenomeno hauek, tresna erabilgarriak izan daitezke erabilera egokia ematen bazaie. Horretarako, hezitzaileek eta gurasoek hauek ezagutzea beharrezkoa da. Hezkuntza garai berrietara egokitu behar da, ikasleei sare sozialak klasean debekatuz, ez dute ezer lortuko. Gainera, sare sozialei esker, ikaskuntza elkarlanean egin daitezke, komunikazioa errazten duelako. Hortaz, irakasleek sare hauetara hurbiltzen badira eta ikasleei modu egokian erabiltzen erakusten badiete, ikaskuntza prozesua hobetzeko aukera dago.
Aldeko eta kontrako iritziak sortu dira sare sozialen inguruan, hauek nork sortu dituen ez jakiteak arazoak dakar.
Normalean, enpresa handiak dira sare sozialen atzetik daudenak. Gaur egun, ezagunenak honako hauek dira: Tuenti, Facebook, Myspace, Twitter…
Aldeko argudioak bezala, sozializazioaren bultzapena eta kooperazioa edo elkarlana aipatu ditzakegu. Sare sozialak, interesgarriak dira, batez ere, gazteontzat. Horietan, posta elektronikoa, bideoak, argazkiak, solasgunea, etab. aurki ditzakezu.
Beste alde batetik, ordea, datuen pribatutasuna eskasa da. Kontu handiz ibili behar da gai honekin, sare hauetan lagunak egitea nahiko erraza da, baina ondo aztertu behar da nor dagoen ordenagailuaren atzetik. Honetaz aparte, erraz irten daitezkeela leku hauetatik esan beharra dago, hala ere, iraganean sartutako datu guztiak bertan geratzen dira, datu horiek kentzea ezinezkoa da eta.
Azkenik, esan beharrik ez dago, sare sozialen erabilera egokia bultzatzea onuragarria dela bai hezkuntzarako, bai gizarterako.

Gai honi buruzko informazio gehiago web orrialde honetan aurki dezakezue:
http://paperekoa.berria.info/agenda/2009-11-22/033/006/%C2%ABSare_sozialak_erabiltzen_ikasten_badugu_arriskuak_murriztuko_dira%C2%BB.htm


lunes, 10 de mayo de 2010

Arbela digitala

Arbela digitala, gaur egun, klasean erabilitako tresna nagusienetarikoa da, aurretik erabilitako arbelak izandako funtzioak biderkatzen ditu.
Berrikuntza hau, lankidetza bultzatzen du, interneteko ezagutzetara heltzea ahalbidetzen duelako. Aldi berean, ikasleek eta irakasleek burututako lanak eta materialak konpartitu eta komentatu ditzakete. Baita beste tokietako ikasleekin harremanak izan ditzakete.
Esan beharra dago, erabiltzeko oso erraza dela, eskolek arbela digitala arrunt bihurtzen ari dira. Hezibide honek, ez ditu arazo handirik ematen, noiz edo noiz akatsen bat izatekotan, irakasleak orain arte egindako moduan emango ditu klaseak. Gainera, ikastoletan informatika gelan arazoak aurkitzen ditugu sarritan, hala nola, birusak.
Alde batetik, metodo honek, ikasprozesuaren eta irakasprozesuaren berriztapena dakar.
Beste alde batetik, irakaskuntza era honek, gaur egungo gizartearekin lotzen du, klase barruan suertatzen dena kalean izandakoarekin erlazionatzen laguntzen du eta. Ikasleen motibazioa handitzen du, baita irakasleen autoestimua ere, klaseak dinamikoagoak dira eta irakasleek modu eraginkor batean erabiltzen dituzte teknologia berriak.Ikasleen era aktiboagoan izaten dira, hauen parte hartze handiagotzen da.
Irakasbide honekin, ikasleek eta hauen senideak etxetik klasean egindako lanak ikusi eta aztertu ditzaketela aipatzekoa da.Horrela, gurasoek seme – alaben ikasketan modu sakonago batean inplikatuko dira.

Hala ere, arbela digitalak bere eskakizunak ditu. Hasteko, ikastetxeak azpiegitura egokia izan behar du arbela mota hauek kokatzeko, arbelaren erabilpena erosoa izan behar da. Jarraitzeko, irakasleek prestakuntza teknologikoa jaso behar dute, ekipoa erabiltzeko orduan trebeak izan dezaten eta.
Azkenik, kontuan izan behar da, arbela digitalak izandako kostua, baita bere mantenimenduarena ere.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, honako bitarteko hau egokia da:

http://peremarques.pangea.org/pdigital/es/exito.htm

miércoles, 5 de mayo de 2010

Bideojokoak eta Hezkuntza


1940. urtean pilotuek entrenatzeko sortu zen ordenagailutik aurrera, ordenagailu eta bideojokoen inguruko eboluzio handia izan da. Eta oraindik eboluzioan dago.


Urteak aurrera joan ahala, haurrek gero eta denbora gehiago pasatzen dute pantaila aurrean. Horren ondorioz, esaten da bideojokoak eragin txarra dutela haurrengan. Baina ikerketa asko egin eta gero, oraindik ez da garbi esan ea eragin ona edo txarra duen (informazio gehiago http://campus.usal.es/~teoriaeducacion/rev_numero_02/n2_art_etxeberria.htm).


Baina zer nolako eragina du bideojokoak haurren heziketan?

Argi dago denetariko bideojokoak daudela, baina gure ustez, bideojoko erabilena eta eragin handiena duena da biolentziazko bideojokoak. Gaur egun, haur gehienek nahiago dute gudazko, zombizko,... jokoak eta guzti horietan norbait hil edo jo behar duzu. Eta horrelako jokoak eragin handia dute adin gutxiko haurrengan. Joko hauekin ikasten duena da biolentziakin dena konpondu daitekela, eta hori ez da horrela. Eta jokoen ondorioz, orain dela urte asko, suertatu zen haur batek bere familia hil zituela pentsatzen zuelako jokoan zegoela. Hori al da nahi dugun heziketa gaur egungo haurrentzat?


Nola ez, badaude beste joko batzuk eskolak berak erabili dezakeela haurrei arazoak konpontzen laguntzeko, erakusteko biolentziak ez dakarrela ezer onik,... Hau da, azken finean, era egokian hezkitzeko erabili dezakegu bideojokoak. Eta horrekin batera erakutsi nola jolastu daitekeen bideojokoetara errealitatea eta jokoa bananduz.

TIC

Gaur egungo heziketa formala informalarekin elkartzeko, eskola sartu behar du bere heziketan gaur egungo kultura eta ez iraganekoa. Horregatik, ordenagailuen presentzia geletan oso garrantzitsua da hasiera hasieratik eguneroko materiala bezala. Baina ez du balio soilik eskolak edukitzearekin, etxean ere eduki behar dute. Gainera horri esker, eskola eta familiaren arteko erlazioa hobeagoa izango leike. Hau da, gurasoek jakin dezakete zer ikasten duten bere haurrek, argazkiak ikusi,...

Baina gure ustetan, ordenagailuen presetzia eskoletan bere eragin ona eta txarra dakar. Bere eragin ona da zeren ordenagailuak jartzean eskola eta gurasoe arteko harreman hobetzen delako. Hau da, elkarrik informazioa ematen dira eta gurasoek jakin dezakete zer ikasten duten bere ikasleek (gaur egun ez dakitela) eta zer nolako eboluzioa daukan.

Bestalde, ordea, ordenagailuak ostopatzen du ikasle eta irakasleen arteko harremana. Hau da, gaur egun elkar ezagutzen dira, zalantzak elkar konpontzen dituzte,... Baina ordenagailuegin, ordea, ez da hori suertatzen. Ordenagailuak ematen dizu konponbidea eta garrantzitsuena dena, ordenagailu eta ikaslearen erlazioa ematen da. Bai ikuste dugula ordenagailuak asko lagunduko luketela ikasleen garapenean, ezagutzan,... eta aldatu behar dela heziketa mota. Baina ez hainbeste. Gure ustez, ikasgai batzuetan sartu genezakeen ordenagailuak, baina ez guztietan.








Gai honi buruz gauza gehiago jakin nahi ez gero, http://www.peremarques.pangea.org/siyedu.htm orrialdea oso egokia da.