lunes, 10 de mayo de 2010

Arbela digitala

Arbela digitala, gaur egun, klasean erabilitako tresna nagusienetarikoa da, aurretik erabilitako arbelak izandako funtzioak biderkatzen ditu.
Berrikuntza hau, lankidetza bultzatzen du, interneteko ezagutzetara heltzea ahalbidetzen duelako. Aldi berean, ikasleek eta irakasleek burututako lanak eta materialak konpartitu eta komentatu ditzakete. Baita beste tokietako ikasleekin harremanak izan ditzakete.
Esan beharra dago, erabiltzeko oso erraza dela, eskolek arbela digitala arrunt bihurtzen ari dira. Hezibide honek, ez ditu arazo handirik ematen, noiz edo noiz akatsen bat izatekotan, irakasleak orain arte egindako moduan emango ditu klaseak. Gainera, ikastoletan informatika gelan arazoak aurkitzen ditugu sarritan, hala nola, birusak.
Alde batetik, metodo honek, ikasprozesuaren eta irakasprozesuaren berriztapena dakar.
Beste alde batetik, irakaskuntza era honek, gaur egungo gizartearekin lotzen du, klase barruan suertatzen dena kalean izandakoarekin erlazionatzen laguntzen du eta. Ikasleen motibazioa handitzen du, baita irakasleen autoestimua ere, klaseak dinamikoagoak dira eta irakasleek modu eraginkor batean erabiltzen dituzte teknologia berriak.Ikasleen era aktiboagoan izaten dira, hauen parte hartze handiagotzen da.
Irakasbide honekin, ikasleek eta hauen senideak etxetik klasean egindako lanak ikusi eta aztertu ditzaketela aipatzekoa da.Horrela, gurasoek seme – alaben ikasketan modu sakonago batean inplikatuko dira.

Hala ere, arbela digitalak bere eskakizunak ditu. Hasteko, ikastetxeak azpiegitura egokia izan behar du arbela mota hauek kokatzeko, arbelaren erabilpena erosoa izan behar da. Jarraitzeko, irakasleek prestakuntza teknologikoa jaso behar dute, ekipoa erabiltzeko orduan trebeak izan dezaten eta.
Azkenik, kontuan izan behar da, arbela digitalak izandako kostua, baita bere mantenimenduarena ere.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, honako bitarteko hau egokia da:

http://peremarques.pangea.org/pdigital/es/exito.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario