Sekuentzia Didaktikoa

BIDEZKO MERKATARITZA

1. Fitxa Teknikoak:
  • Ikasturtea:
            Lehen Hezkuntzako 6. maila (11-12 urteen tartekoa).

  • Ikasleen ezaugarriak:
            19 ikasle dira, 10 neska eta 9 mutil hain zuzen ere. Gela oso langilea da eta parte hartzeko prest daude. Elkar ondo eramaten dira nahiz eta batzutan liskarrak egon. Baina hala ere, talde osoak ez du talde lana egiteko kapazitatea.

  • Kurrikulumean duen kokapena:
            Kurrikulumeko ikasgaiak kontuan harturik, esan dezakegu gai hau “Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera”-ren barruan kokatzen da.

  • Landutako gaitasunak:
            Puntu honetan bi gaitasun motan sailkatuko dugu:

                o Hezkuntza Gaitasun Orokorrak
                     Hezkunta gaitasun orokorrak kontuan harturik, gehien lantzen dugun gaitasuna 4. da. Hona hemen zer dioen gaitasun honek:
                     4.-Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta talde lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea.

                     Baina, gaitasun horrez aparte, 5. gaitasunaren atal bat lantzen da era zehazka batean:
                     5.-Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea.

                o Oinarrizko Gaitasunak
                     Oinarrizko Gaitasunei dagokionez, gaitasun bakar bat lantzen da eta gaitasun hori da 6. gaitasuna:
                     6.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

  • Helburuak:
           Gure helburu nagusiena da haurrek ikastea nola funtzionatzen dute merkatuak. Hau da, haurrek jakitea nola lortzen diren produktuak eta nolako prozesua jasotzen den produktua gure eskutara iritsi arte.

           Honekin batera, nahi duguna da haurrek arduratsuak izatea egiten dituzte erosketekin; Jakitea zer produktu horren atzean dagoen guztia.

  • Behar diren baliabideak:
                  o Kartulinak
                  o Ikasleen estutzeak
                  o Fitxak (guk sortutakoak)
                  o Egunkariko eta aldizkariko publizitatea
                  o Enpresa desberdineko informazioa
                  o Ordenagailua: Mindomo, Pixton eta informazioa bilatzeko.

  • Ikasleen partaidetza:
          Gai honetan egingo diren lan guztiak (aurre-ezagutzak izan ezin) taldeka egingo dira. Beraz, nahiz eta irakasleak azalpen txiki bat eman, ikasleek informazio gehiago bilatu behar dute eta nola ez, gai hau gaur egungo egoerarekin eta gure inguruko gizartearekin lotzeko gai izan behar dira. Azken finean, ikasleek aktiboki parte hartuko dute bere ikaskuntzan. Hau da, beraien lanaren eta motibazioaren arabera garatuko dute gaia.

  • Irakaslearen papera:
          Gaia nahiko korapilotsua da. Beraz, irakasleak dena azaldu ordez, egingo duena da ikasleak bideratu. Hau da, saio bakoitzeko hasieran azalduko du zer den ekoizlea, kontsumitzailea,... Eta hori egin eta gero, haurrek praktikotasunarekin hobeto ulertzen dutenez, gure eguneroko gertaeretara bideratuko die. Beraz, irakaslearen papera izango da ikasleak bideratzea beraiek garapen kognitiboa aberasteko.


2. Eginbeharrak:
  • Jarduerak:
            o Lehenengo Saioan: Zer Dakigu?
                 Gaiaren inguruko azalpenekin hasi baino lehen haurrek gaiaren inguruan zer dakiten jakin nahi dugu. Horretarako hitz zerrenda bat banatuko diegu bakoitzari bere definizioa emateko:
                    - Ekoizlea.
                    - Multinazionalak.
                    - Kontsumitzaileak.
                    - Merkataritza tradizionala.
                    - Bidezko merkataritza.

                Gero, denen ideiak ezagutzeko ikasle guztiek kartulin handian idatziko dute bere definizioa (dagokion kartulinan). Hori egin eta gero, irakasleak kartulinak hartu ditu eta definizio guztiak irakurriko ditu ozenki. Definizio guztiak irakurri eta gero, galdetuko die zein izango leike definizio egokiena eta horrela elkarren arteko eztabaida eta dinamika sortzeko.


              Behin denen artean hitz zerrenden definizioa sortu eta gero, irakasleak beste kartulina bat arteratzen du hitz bakoitzeko benetazko definizioaren. Bukaeran, irakasleak bost hitzen definizioa erakutsiko die. Definizioa horiek, http://www.mindomo.com/view.htm?m=728ecfadacfe4b6ca8099aab8d89a613 aurkitu dezakegu.

            o Bigarren Saioa: Ekoizleak
               Saio honetan Ekoizleak landuko da. Horretarako kafearen munduko merkatuaren egoera aztertuko dugu. Hau da, kafearen prezioen jaitsierak nekazariei dakarkien ondorio txarrak identifikatzea. Horretarako adibide errealeko ariketa bat aurrera eramango dugu.

               Kasu erreala irakurri eta gero, ikasleei galdera bat egingo diegu elkarren arteko eztabaida bat egiteko: “Zer ondorio dakarkie Tatu bezalako ekoizle txikiei (20 milioi Afrika, Amerika eta Asian) kafearen prezioa jaisteak?”.

            o Hirugarren Saioa: Multinazionalak
               Saio honetan Multinazionalak zer diren eta beraien eginkizunak zeintzuk diren erakusteko eta ulertzeko multinazionalen lan politikoa azalduko diegu.

               Ikasle guztiek azalpena ulertu dutela jakin eta gero, ariketa bat planteatuko diegu: Kalkula ezazu bakoitzak jasozten duena eta komentatu emaitzak 250 gramoko kafe-paketeak 1,30 € balio dituela jakinik: Zenbat irabaziko du bakoitzak?

               Gaurko ekintza bukatzeko, erreflixio txiki bat bultzatuko dugu: Ba al zenekiten enpresa multinazionalek esportatzaileei edo bitartekariei kafe alea erosi, eraldatu eta komertzializatzen dutela?

           o Laugarren Saioa: Kontsumitzaileak
               Saio honetan, ordea, Kontsumitzaileetaz hitz egingo dugu. Kontzeptu hau oso zaila denez, zentratuko gara kontsumitzaile arduratsuetan, solidarioetan eta justuetan. Eta hori azaltzeko erarik egokiena da errealitatean plasmatzea. Horretarako egunkarieta edo aldizkarietan aurkitzen ditugun publizitate desberdinak erabiliko ditugu.

              Taldeka ipiniko diegu eta bakoitzari enpresa baten publizitatea emango diegu. Hori egiterakoan, talde bakoitzak enpresaren inguruko informazioa bilatu behar du (gelan zehar dagoena) eta esan behar du ea produktu hori erosiko luketen ala ez eta zergatik eman duten erantzun horren azalpena.

              Azkenik, eztabaida bukatzean “Pixton” programakin egindako komiki bat erakutsiko diegu eta zera galdetu diegu: Zuek gauza berbera egiten duzue?

          o Bostgarren Saioa: Bidezko Merkataritza Eta Egungo Nazioarteko Merkataritza
              Irakasleak lehenengo Bidezko merkataritza zer den azalduko die. Azalpena eman eta gero, gure ikasleei informazio guzti hau bere gizartean plasmatzea eskatuko diegu. Hau da, beraien gizarteko merkataritzara hurbilduko diegu. Horretarako inguruko enpresak aztertuko ditugu eta galdera bat egingo diegu: Zer aldatu beharko luke gure gizarteko enpresak? Zer egin dezakegu guk, kontsumitzaile bezala, gaur egungo merkataritza egoera aldatzeko? Erantzuterakoan elkarren arteko dinamika eta gizarteko konponbide txiki bat aurkituko dute.

              Azkenik, gai honi bukaera emateko eta aldi berean beraiek ikusteko era garbi batean bi merkatu moten arteko desberdintasuna, bideo bat erakutsiko diegu. Bideo ere mindomoko definizioen eskeman dago.

         o Seigarren Saioa: Ebaluaketa
             Gai honekin bukatzeko ebaluaketa egin behar dugu eta rolaren bitartez izango da. Gela bi talde txikitan banatuko dugu. Talde batek, Bidezko merkataritza defendituko du eta beste taldeak, aldiz, egungo nazioarteko merkataritza.

             Bukatzeko, Ikasleek beraien taldeko lana ebaluatuko dute. Horretarako orri bana bakatuko diegu taula batekin. Bertan taldeko lanaren puntu garrantzitsuak agertzen dira eta beraiek ebaluatu. Horrez gain, irakasleak era ebaluatuko die (puntu berberak jarraituz). Taula errubriketan dago.


  • Bitarteko digitalak (bilatu/garatu)
            o Youtube: http://www.youtube.com/watch?v=Z814Z3J8VZ0&feature=related
            o Pixton:
            o Mindomo:
                http://www.mindomo.com/view.htm?m=728ecfadacfe4b6ca8099aab8d89a613

  • Denboralizazioa
           Jardueretan ipini dugun bezala, gai hau 6 saio iraungo ditu. Baina nola ez, ikusten baldin bada ezin dela guk markatutako martxa jarraitu, orduan, saio kopuruak alda daitezke ikasleen beharretara. Baina, gutxienez, 6 saio beharko ditugu.


3. Neurgailuak:
  • Hasiera: Ezagutu duten ezagupenak
            Ikasleek gai honen inguruan zer dakiten jakiteko, lehenengo saian planteatu dugu “ Zer dakigu?” ekintza. Ekintza honetan ikasleek sortu dute definizioak gordeko dira gaiaren amaiera arte. Hau da, amaieran egingo duten rol-a eta hasierako definizioa kantutan harturik jakingo dugu ea zekitena baino gehiago ikasi duten ala ez.

            Gai honen inguruko ekintz guztietan haurren parte hartzea bultzatu dugunez, ebaluaketa beraiek egitea pentsatu dugu. Horrela ikasleek beraien ebaluaketan parte har dezaketela ikus dezakete eta beraientzat esperientzia berria bat izango da. Hori eginteko, hurrengo taula emango diegu (taldeka) eta bertan agertzen diren eskakizunen arabera esan ea oso egokia, egokia edo desegokia izan den.

             Horrez gain, irakasleak taula ere hartuko du oinarri bezala ikasleak ebaluatzeko. Baina baita ere ikasleek taldeka egin duten ebaluaketa kontuan hartuko du.


EGILEAK: Larraitz Anzano eta Saray Amutio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario