miércoles, 5 de mayo de 2010

Bideojokoak eta Hezkuntza


1940. urtean pilotuek entrenatzeko sortu zen ordenagailutik aurrera, ordenagailu eta bideojokoen inguruko eboluzio handia izan da. Eta oraindik eboluzioan dago.


Urteak aurrera joan ahala, haurrek gero eta denbora gehiago pasatzen dute pantaila aurrean. Horren ondorioz, esaten da bideojokoak eragin txarra dutela haurrengan. Baina ikerketa asko egin eta gero, oraindik ez da garbi esan ea eragin ona edo txarra duen (informazio gehiago http://campus.usal.es/~teoriaeducacion/rev_numero_02/n2_art_etxeberria.htm).


Baina zer nolako eragina du bideojokoak haurren heziketan?

Argi dago denetariko bideojokoak daudela, baina gure ustez, bideojoko erabilena eta eragin handiena duena da biolentziazko bideojokoak. Gaur egun, haur gehienek nahiago dute gudazko, zombizko,... jokoak eta guzti horietan norbait hil edo jo behar duzu. Eta horrelako jokoak eragin handia dute adin gutxiko haurrengan. Joko hauekin ikasten duena da biolentziakin dena konpondu daitekela, eta hori ez da horrela. Eta jokoen ondorioz, orain dela urte asko, suertatu zen haur batek bere familia hil zituela pentsatzen zuelako jokoan zegoela. Hori al da nahi dugun heziketa gaur egungo haurrentzat?


Nola ez, badaude beste joko batzuk eskolak berak erabili dezakeela haurrei arazoak konpontzen laguntzeko, erakusteko biolentziak ez dakarrela ezer onik,... Hau da, azken finean, era egokian hezkitzeko erabili dezakegu bideojokoak. Eta horrekin batera erakutsi nola jolastu daitekeen bideojokoetara errealitatea eta jokoa bananduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario